Historia

 

4 ediciones con el mismo objetivo: hacer de Vital Eguna un día para compartir con todas/os. ¿Qué te parece si hacemos un repaso de lo que hemos vivido durante estos años?

2018

Urte erabakigarria. 

Maiatzaren 25, 26 eta 27an Vital Egunaren lehenengo edizioa egin genuen, eta historiako programarik zabalenetakoa izan zuen. Guztiontzako eguna izan zen, baita gure maskotentzat ere. Ekaitzak ere ezin izan zuen giro ona geldiarazi! 

Izaroren eta Ze Esatek? taldearen kontzertuen eskutik eta Armentiako basoan zehar egin zen lehenengo gaueko martxa solidarioaren eskutik ekin zitzaion jaiari. Larunbatean haurrentzako jarduerak, hitzaldi berritzaileak, emakumezkoen kirola… izan genituen.

2019

Jarduerak finkatu ziren urtea

Vital Egunak urriko lehenengo asteburua aukeratu zuen bere bigarren edizioa burutzeko. Lehenengo edizioko zenbait jarduera itzuli ziren, eta dagoeneko finko geratuko diren batzuei eman zitzaien hasiera.

Ostiralean, urriaren 4an, gaueko martxa solidarioa izan genuen, eta aurreko urteko ibilbidea errepikatu zen, baina oraingoan parte-hartzaile kopurua bikoiztu egin zen. Street escape jokoa Gasteizko erdigunean agertu ziren OVNIen eskutik estreinatu zen! Foruen plaza gure herriko kirolez eta folklorez bete zen. Ah!, eta nazioarteko lehenengo musika taldea izan genuen: The O ‘Reallys and the Paddyhats.

2021

Vital Eguna oso musikala 

Inoiz izan nahiko ez genukeen derrigorrezko geldialdi baten ondoren, kalera itzuli ginen gure historiako ediziorik musikalenaren eskutik. Hala ere, gaueko martxa solidarioak jarri zuen abiapuntua, eta oraingoan Olarizuko gailurrera eraman gintuen.

Larunbatean, Leon Erregearen musikala utzi zigun Foruen plazan, eta ordu batzuk geroago, Zetak eta Don Patricioren emanaldiei esker bete zen, azken alditik hilabete andana igaro ostean. 

2022

‘Cicatrices’ abestiaren urtea

Vital Eguna 2022 Natos y Waor taldeak Foruen plazan eskaini zuen kontzertuagatik gogoratuko da beti. Milaka pertsonak bete zuten plaza, kontzertua hasi baino ordu batzuk lehenagotik, rap taldearen abestiekin hunkitzeko.

Gaueko martxa solidarioa Armentiako basora itzuli zen eta Kantu Kolore haurrentzako ikuskizunak bira txiki bat egin zuen lurraldean zehar.