Txulalai

 

Hainbat udalerri

Urriak 2 ostirala

Urriak 3 larunbata

Musika, dantza, jolasa eta energia handia. Txikienak — eta beraiekin datozenak — geldi egon ez daitezen pentsatutako proposamena dakar Txulalaik Vital Egunera. Kantu Koloreko hainbat kideren esperientziatik sortutako proiektu horrek euskarazko abestiak, koreografiak eta dibertsioa beste hainbat elementurekin uztartzen ditu, eduki hezitzaileekin eta hainbat balio lantzekoekin, esaterako enpatia, adiskidetasuna edo ohitura osasungarriak.

Oholtza gainean, Txulalaik parte hartzeko esperientzia bihurtzen du kontzertu bakoitza, eta haurrak ikuskizunaren parte dira: abestu, dantzatu, jolastu eta beren pertsonaiekin elkarreraginean aritzen dira, ondo pasatzen duten bitartean ikasteko sortutako abestien erritmoan.

Vital Egunaren edizio honetan, Txulalaik bere unibertso berezia eramango du Gasteizera, Amurriora eta Maeztura, ospakizuna Arabako hainbat tokitara hurbiltzeko eta geltoki bakoitza benetako familia-festa bihurtzeko.

Ah! Esan dugu ikuskizuna guztiz doakoa dela? Hemen dituzu ordutegiak!

Vitoria-Gasteiz – Zabalgana

Urriak 2, ostirala, 19:00etatik aurrera, Bastida plazan

Amurrio

Urriaren 4an, larunbata, 12:30etik aurrera, San Anton plazan

Maeztu

Urriaren 4an, larunbata, 18:30etik aurrera, frontoi plazan

This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.