Vital Enpresen Lasterketa

 

Gasteizko erdialdea

Urriak 7 larunbata 18:00

Azken hamarkada bietan, Vital Enpresen Lasterketa ezinbesteko hitzordu bihurtu da herri-lasterketa zaleentzat.

Lasterketa horrek parte hartzen dutenen artean jarrera osasungarria sustatzea du helburu, kirol espiritua eta lanekoa uztartuz. 5 kilometroko ibilbidea du eta euren enpresak ordezkatzen dituzten bi, hiru edo lau pertsonako taldeek har dezakete parte. Enpresa guztiak animatzen ditugu talde inklusiboak gehi ditzaten, probaren izaera ludikoaz eta talde-espirituaz gozatu nahi dutenak.

Aurten ere, proba honek Gasteizko erdiguneko kaleak zeharkatuko ditu. Zuen zain gaituzue, korrika egiteko edo parte-hartzaileak animatzeko!

Izena emateko epea urriaren 2an amaituko da. Eman ezazu izena hemen.

Lagunduko al diguzu jarduera hau jasangarria izan dadin?

  • Erabili itzazu garraiobide jasangarriak ekitaldira hurbiltzeko. Oinez edo bizikletaz ere etor zaitezke.
  • Saihestu itzazu erabilera bakarreko ontziak. Botilak, termoak eta abar betetzeko iturriak aurkituko dituzu irteeran.
  • Erabili itzazu hondakinak birziklatzeko jarriko ditugun edukiontziak.
Eman izena!