Street escape: Erailketa Erdi Aroko merkatuan

 

Vital Fundazioa Kulturunea

Ostirala 6 Urriak

Larunbata 7 Urriak

 

Street-escape-eko izena-ematea agortuta!

Aurten ere, ezin zen falta Vital Eguneko programazioan hobekien finkatu den jardueretako bat. Street escape-ri buruz ari gara. Aurten beste garai bateko hilketa bat argitu nahi du. ‘Erailketa Erdi Aroko merkatuan’ ekimenean, parte hartzaileek gure hirigune historiko maiteko kaleetan gertatutakoa ikertu beharko dute. Asmakizunez eta pista-bilaketaz betetako bidaia horrek, ziur aski, inor ez du ase gabe utziko.

Street escape 6 parte-hartzaileko taldeentzat da eta 14 urtetik aurrerakoentzat pentsatuta dago. Adin horretatik beherakoen kasuan, adin nagusikoek lagunduta egin behar dute jokoa eta gutxieneko adina 8 urtekoa da. Izena ematea guztiz doakoa da eta webgune honetatik bertatik egin dezakezu.

Gogora ezazu, ‘Erailketa Erdi Aroko merkatuan’ euskaraz edo gaztelaniaz egin daitekeen street escape bat da, Erabat doakoa!  

Hiriaren bihotzak erailketa bat nola gertatu den ikusi du, eta zuk gertakari hori argitzen lagundu dezakezu. Zure zuhurtasuna izango al dugu lagun?    

Lagunduko al diguzu jarduera hau jasangarria izan dadin?

  • Erabil itzazu garraiobide jasangarriak ekitaldira hurbiltzeko. Oinez edo bizikletaz ere etor zaitezke.