+Musika

 

Gasteizko hainbat auzoetan

Urriak 3, larunbata 13:00

Urteen poderioz, Vital Eguna gure Lurralde osora zabaltzen den musikaren festa handi bihurtu da. Askotan bete dugu Foru plaza, baita Arabako udalerri nagusietako plazak ere. Edizio honetan, beste txoko batzuetara ere iritsi nahi dugu, Vital Egunaren parte izan daitezen eta ospakizun-egun honetan gurekin bat egin dezaten.

Urriaren 3an, larunbatean, eguerdi aldera, Gasteizko hainbat auzok bertako taldeen musika-proposamenak hartuko dituzte. Hona hemen kontzertuen agenda!

Eta ez ahaztu: guztiak doakoak izango dira.

Kontzertuak

The Blooms – Zabalgana – Bastida plaza – 13:00

Esperientzia eta ibilbide zabala duten bost musikari bikainek osatutako taldea da. Aurretik beste talde eta musika-proiektu batzuetan arituak dira, eta errepertorio eder eta zaindu batek batzen ditu. Era guztietako musika-estiloekin ausartzen dira: soula, jazza, popa eta funkya, besteak beste.

Skaribe – Lakua – Zumaia plaza – 13:00

Ibilbide luzeko musikariek mundu osoan ezagunak diren abestiak interpretatzen dituzte, beren zigilu bereizgarria emanez. Venezuelako eta Euskal Herriko musikari nabarmenek osatutako proiektua da, hainbat taldetan aritutakoak. Musikaren klasiko handien sonoritatea birsortzen dute, funk, soul, swing, pop-rock, ska eta reggae bezalako generoetatik abiatuta. SKARIBEk energia indartsua transmititzen du, interpretazio-maila bikainarekin batera, bertako musikarien kalitatea agerian utziz.

Secreto a voces – Antso Jakituna (pergola) – 13:00

Secreto a voces hiru musikariren arteko elkarlanetik sortu zen, pop eta rockeko abesti handiak formatu akustikoan eskaintzeko asmoz, ingelesez zein gaztelaniaz, eta euskarazko ezustekoren batekin. Haiekin batera hazi ziren abestiak giro hurbil eta intimo batera eramaten dituzte, publikoarekin batera ondo pasatzeko asmoz. Eszenatokian ahalegin eta lan guztia jartzen dute, publikoak ahalik eta gehien goza dezan eta gehiago entzuteko gogoz gera dadin.

Ruta 21 – Salburua – Ekialdeko parkea (iparraldeko gunea) – 13:00

Gasteizen sortutako taldea da, hainbat musika-taldetan ibilbide luzea egin duten kideek osatua. Haien helburua eskaintzen dituzten musika-estilo ezberdinekin publikoa dantzan eta musikaz gozatzen jartzea da, popetik edo rocketik hasi eta Mexikoko musika edo flamenkoraino.

Lagunduko al diguzu jarduera hau jasangarria izan dadin?

  • Erabili garraiobide jasangarriak ekitaldira etortzeko. Oinez edo bizikletaz ere etor zaitezke.
  • Saihestu erabilera bakarreko ontziak.
  • Erabili hondakinak birziklatzeko jarriko ditugun edukiontziak.
This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.