
The Otis Redding Show
Hainbat udalerri
Urriak 3, ostirala
Urriak 4, larunbata
Ia 60 urte igaro dira soularen benetako erregea hil zenetik. 26 urte besterik ez zituela, 6 hamarkada geroago oraindik ere entzuten diren hit-ez betetako ondarea sortu zuen. Vital Egunak The Otis Redding Show gure lurraldera hurbilduko du, garai guztietako soulman handienari egindako omenaldia baino zerbait gehiago. Bere ondarearen berrikuspen indartsua soul ikuskizun batean, kontu handiz aukeratutako errepertorio baten eskutik, nostalgian erori gabe, baina King of Soul delakoaren legatuaren pisu guztia dakarrena. Sei musikari eta hiru kantari agertokian, Tony Manero Fundazioko gitarrista eta konpositore den Lalo López zuzendari duen show-an.
Vital Egunean, The Otis Redding Show ekitaldiak bira txiki bat egingo du gure lurraldean, Gasteizen hasiko da (urriaren 3an, ostirala, 19:00etan, Zabalganako Bastida plazan), eta Artziniegatik (urriaren 4an, larunbata, 12:30ean, Toñin Luengas pilotalekuan) eta Dulantzitik igaroko da (urriaren 4an, larunbata, 18:30ean, Herriko plazan).
Ah, esan al dugu ikuskizuna guztiz doakoa dela? Zatoz hiru hitzorduetako edozeinetara eta gozatu soul musikako ikuskizun onenetako batez.
Hemen dituzu ordutegiak!
Gasteiz – Zabalgana
Urriaren 3an, ostirala, 19:00etatik aurrera, Bastida plazan
Artziniega
Urriaren 4an, larunbata, 12:30etik Aurrera, Toñín Luengas pilotalekuan
Alegría-Dulantzi
Urriaren 4an, larunbata, 18:30etatik Aurrera, Herriko Plazan
Lagunduko al diguzu jarduera hau jasangarria izan dadin?
- Erabili itzazu garraiobide jasangarriak ekitaldira hurbiltzeko. Oinez edo bizikletaz ere etor zaitezke.
- Saihestu itzazu erabilera bakarreko ontziak.
- Erabili itzazu hondakinak birziklatzeko jarriko ditugun edukiontziak.