Vital Enpresen Lasterketa

 

Gasteizko erdialdea

Urriak 3 larunbata 18:00

Azken bi hamarkadetan, Vital Enpresa-Lasterketa ezinbesteko hitzordu bihurtu da herri lasterketen zaleentzat. Mila parte-hartzaile inguru izaten ditu lasterketak, eta jarrera osasungarria sustatzea helburu duen ekitaldi horretaz gozatzen dute, kirol espiritua eta lan espiritua uztartzen baititu.

5 kilometroko luzera du zirkuituak, eta bi, hiru edo lau pertsonako taldeek har dezakete parte. Probaren izaera ludikoaz eta talde espirituaz gozatu nahi duten talde inklusiboak osatu eta parte hartzera animatzen ditugu enpresa guztiak.

Aurten ere, proba honek Gasteizko erdiguneko kaleak zeharkatuko ditu. Zain gaituzue, zatozte korrika egitera edo parte-hartzaileak animatzera!

Izena emateko epea irailaren 29ra arte egongo da zabalik. Eman ezazu izena hemen.

Lagunduko diguzu jarduera hau jarduera jasangarria izan dadin?

  • Erabili itzazu garraiobide jasangarriak ekitaldira hurbiltzeko. Oinez edo bizikletaz ere etor zaitezke.
  • Saihestu itzazu erabilera bakarreko ontziak. Botilak, termoak eta abar betetzeko iturriak aurkituko dituzu irteeran.
  • Erabili itzazu hondakinak birziklatzeko jarriko ditugun edukiontziak.
Eman izena!
This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.