Gaueko martxa solidarioa
Estadio Vital Fundazioa
Urriak 2 ostirala 20:00
Gaueko Martxa Solidarioa Vital Egunaren historiaren parte da hasieratik. Bazegoen 2018an izan zen lehenengo edizioan, 500 pertsonak Armentiako basoan barrena zortzi kilometro egiteko plaza guztiak agortu zituztenean. Ordutik, Gasteizko hainbat ingurune naturaletan zehar ibili da ekimena, eta parte-hartzaileen urrats bakoitza gure lurraldeko elkarte eta proiektu sozialei laguntzeko modu bihurtu du.
Autismo Arabarekin batera gabiltza
Zortzigarren edizio honetan Autismo Arabaren alboan ibiliko gara. Autismoaren espektroko nahasmendu motaren bat duten pertsonen eta euren ingurukoen ongizatearen alde lan egiten duen erakundea da Autismo Araba. Aurreko edizioetan bezala, ibilaldian parte hartzeak eragin zuzena izango du elkartearen lanari laguntzeko: Parte-hartzaile bakoitzeko dohaintza bat egingo baitio Vital Fundazioak elkarteari.
Izan ere, martxa hau helmugara iristea baino gehiago da. Elkarrekin egitea da, baita egindako kilometro bakoitzak Arabako gizarte erakundeek egiten duten lana ikusarazten eta babesten laguntzea ere.
Ibilbidea
VIII. Gaueko Martxa Solidarioa urriaren 2an egingo da, ostirala, eta 20:00etan irtengo da Vital Estadioa Fundazioaren instalazioetatik (Cervantes pasealekua 20, Vitoria-Gasteiz).
Ibilbideak 8 kilometro inguruko distantzia izango du eta zailtasun txikia, publiko guztientzat prestatu baita. Parte hartzaile guztiek mendiko txano bat jasoko dute opari.
Ekitaldi soziala eta solidarioa
Gure martxak beti izan du helburu gure Lurraldeko gizarte erakundeekin lankidetzan aritzea. Oraingoan, parte-hartzaile bakoitzeko, Vital Fundazioak diru kopuru zehatza emango dio dohaintzan Autismo Arabari (Autismoaren Arabako Elkartea). Martxan parte hartzeaz gain, banku transferentzia bidezko ekarpen bat egin dezakezu IBAN ES28 2095 3140 5210 9026 2261 kontuan.
Eskerrik asko zuen harri-koskorra ekartzeagatik!
Lagunduko diguzu jarduera hau jarduera jasangarria izan dadin?
- Erabili itzazu garraiobide jasangarriak ekitaldira hurbiltzeko. Oinez edo bizikletaz ere etor zaitezke.
- Saihestu itzazu erabilera bakarreko ontziak.
- Zaindu ezazu natura.
- Erabili itzazu hondakinak birziklatzeko jarriko ditugun edukiontziak.
- Botilak, termoak eta abar betetzeko iturriak aurkituko dituzu irteeran.
