La Ruina Show

 

ARKABIA (Postas 13-15)

Urriak 3, larunbata 18:30

Urriak 4, igandea

Vital Egunak La Ruina ekarriko du Gasteizera, eta saio bi egingo dira ARKABIAn (Posta kalea, 13). Iragarri ezin daitekeen formatuaz zuzenean gozatzeko aukera bi, edonork bere oroitzapenik txarrena gaueko istoriorik onena bihurtu dezake-eta.

Istorio batzuk ahaztu nahiko genituzke. Azalpenik ez duten erabakiak, egoera deserosoak, hitzordu negargarriak, ezinezko gaizki-ulertuak… La Ruinan, gure memoriatik normalean ezabatu nahiko genukeen guztia elkarrekin barre egiteko material bihurtuko da.

Ignasi Taltavull eta Tomàs Fuentes komiko eta gidoilariak dira formatu honetako buru eta publikoa bera da protagonista. Emanaldi bakoitzean, bertaratutakoak eszenatokira igotzen dira beren pasadizo deserosoenak partekatzeko, eta aurkezle biek komentatu, epaitu eta zukutu egiten dituzte, gaueko «porrot» handiena aurkitu arte. Horiei programa bakoitzean gonbidatu berezi bat gehitzen zaie, bere eta besteen miseriak partekatzeko prest datorrena.

Formula hori podcasta izan zen sorreran, 2019an, eta Espainiako komediaren fenomeno handienetakoa bihurtu da; izan ere, 300 atal baino gehiago ditu argitaratuta, eta proiektua soinu formatutik askoz harago eraman duen komunitatea ere bai. Bere mikrofonoetatik, besteak beste, Berto Romero, Marc Giró, Anna Castillo, Macarena García, El Gran Wyoming, Victoria Martín eta Juan Gómez-Jurado igaro dira.

  • Urriak 3, larunbata — 18:30ean
  • Urriak lau, igandea — 18:30ean
  • Lekua: ARKABIA · Posta kalea, 13 · Vitoria-Gasteiz

SAIO BIETARAKO SARRERAK AGORTUTA DAUDE.

This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.