
+Musika
Gasteizko hainbat auzotan
Urriak 4, larunbata 13:00
Urteen joan-etorrian, Vital Eguna gure lurralde osora zabaltzen den musikaren festa handi bihurtu da. Foruen plaza askotan bete dugu, baita Arabako udalerri nagusietako plazak ere. Edizio honetan, Vital Egunean parte hartzea eta ospakizun egun honetan gurekin izatea nahi dugun beste txoko batzuetara iristea gustatuko litzaiguke.
Larunbata den urriaren 4ko eguerdi aldera, Gasteizko hainbat auzotan bertako taldeen musika proposamenak izango dira. Hementxe duzue kontzertuen agenda!
Eta ez dezagun ahaztu, guzti-guztiak izango dira doakoak.
Kontzertuak
Aldakan Beltz – Zabalgana – Bastidako plaza
Bere erreferente nagusien artean Afrikako eta Latinoamerikako erritmoak ditu: Cumbia, Funk, Afrobeat, Chamame, Songo, Festejo, Plena eta Swing. Erresilientziaz betetako bere leloek mezu kutsakor eta motibagarria helarazten dute.
Big Band Berri – Lakua – Zumaiako plaza
Bere 20 kideen eskutik jazz, soul, funk eta swing kantu handien errepertorioa interpretatzen du. Jazz orkestra handien, errepertorioaren eta konpositoreen historiarekiko grina transmititzen diote publikoari.
Como Son Son – Sancho el Sabio (Pergola)
Musika-arloan esperientzia aberatsa eta zabala duten eta elementu tradizional nahiz modernoak uztartzen dituzten bost musikarik osatutako musika-taldea. Soinu freskoa sortzen dute, baina Kubako musika-tradizio aberatsaren sustraietan errotua.
Los Misterios – Salburua – Ekialdeko parkea (iparraldean)
Sustraiak 60ko hamarkadako rock&rollean, musika exotikoan eta B serieko zineman dituen talde instrumentala da.
Lagunduko al diguzu jarduera hau jasangarria izan dadin?
- Erabil itzazu garraiobide jasangarriak ekitaldira hurbiltzeko. Oinez edo bizikletaz ere etor zaitezke.
- Saihets itzazu erabilera bakarreko ontziak.
- Erabil itzazu hondakinak birziklatzeko jarriko ditugun zaborrontziak.