
Gaueko Martxa Solidarioa
Olarizu Parkean
Urriak 3, ostirala 19:30
Ez dago Vital Egunari ekiteko beste modurik, gure Gaueko Martxa Solidarioaren eskutik ez bada. Ekitaldi solidario honen 7. edizioa datorren ostiralean, urriak 3, izango da, eta oraingoan ADELA Araba elkartearen alde egingo dugu (Alboko Esklerosi Amiotrofikoaren Elkartea). Parte-hartzaile bakoitzeko, dohaintza bat egingo diogu erakunde horri.
Aurten, Armentian egin beharrean, ondo ezagutzen dugun eta dagoeneko ekitaldi honetarako erabili dugun beste eremu batean egingo dugu. Olarizun eta inguruan 8 kilometroko ibilbidea prestatu dugu, zailtasun baxu/ertainekoa, familia osoak gozatzeko aukera izan dezan. Musika animazioa, mokaduren bat eta giro ona. Plan % 100 doakoa eta ezin hobea ostiral arratsalde/gauerako!
Aurtengo nobedadea hauxe da, kirol gerriko bat emango zaie ibilaldia egiten duten pertsona guztiei.
Ibilbidea
Izaera sozial eta solidarioa duen ekitaldia
Gure martxak beti izan du helburu gure lurraldeko gizarte erakundeekin lankidetzan aritzea. Oraingoan, parte-hartzaile bakoitzeko, Vital Fundazioak zenbateko bat emango dio ADELA Araba, Alboko Esklerosi Amiotrofikoaren Elkarteari dohaintzan. Martxan parte hartzeaz gain, banku-transferentzia bidezko ekarpen bat egin dezakezu IBAN ES70 2095 3156 10 1092418879 kontuan.
Eskerrik asko zuen aletxoa ekartzeagatik!
Lagunduko al diguzu jarduera hau jasangarria izan dadin?
- Erabili itzazu garraiobide jasangarriak ekitaldira hurbiltzeko. Oinez edo bizikletaz ere etor zaitezke.
- Saihestu itzazu erabilera bakarreko ontziak.
- Natura zaindu.
- Erabili itzazu hondakinak birziklatzeko jarriko ditugun edukiontziak.
- Botilak, termoak eta abar betetzeko iturriak aurkituko dituzu irteeran.