
Vital Enpresen Lasterketa
Gasteizko erdialdea
Urriak 7 larunbata 18:00
Azken hamarkada bietan, Vital Enpresen Lasterketa ezinbesteko hitzordu bihurtu da herri-lasterketa zaleentzat.
Lasterketa horrek parte hartzen dutenen artean jarrera osasungarria sustatzea du helburu, kirol espiritua eta lanekoa uztartuz. 5 kilometroko ibilbidea du eta euren enpresak ordezkatzen dituzten bi, hiru edo lau pertsonako taldeek har dezakete parte. Enpresa guztiak animatzen ditugu talde inklusiboak gehi ditzaten, probaren izaera ludikoaz eta talde-espirituaz gozatu nahi dutenak.
Aurten ere, proba honek Gasteizko erdiguneko kaleak zeharkatuko ditu. Zuen zain gaituzue, korrika egiteko edo parte-hartzaileak animatzeko!
Izena emateko epea urriaren 2an amaituko da. Eman ezazu izena hemen.
Lagunduko al diguzu jarduera hau jasangarria izan dadin?
- Erabili itzazu garraiobide jasangarriak ekitaldira hurbiltzeko. Oinez edo bizikletaz ere etor zaitezke.
- Saihestu itzazu erabilera bakarreko ontziak. Botilak, termoak eta abar betetzeko iturriak aurkituko dituzu irteeran.
- Erabili itzazu hondakinak birziklatzeko jarriko ditugun edukiontziak.