Urriak23Larunbata

19:30 H

Foru Plaza

Zetak

Iritsi da hainbeste espero genuen unea. Foruen plaza berriro bete nahi dugu bizitzaz. Horregatik, larunbatean zuzeneko musikarekin duzu hitzordua.

19:30ean Zetak taldearen kontzertua izango da, Pello Reparaz Vendetta taldeko kide ohiaren eskutik sortutako euskaraz egiten den pop elektriko proiektua. Bi disko argitaratu dituzte, eta horien artean ‘Zeinen ederra izango den’ nabarmendu daiteke, munduak arnasari eusten zion garaian faltan geneukanari eskainitako kantua.

Pello Reparazek musika arloan hazteko aprobetxatu zuen 2020. urtea, hartara, lan diskografiko berria sortu ahal izateko. Eguneroko irmotasun, ilusio eta dedikazioari esker, Zetak egoera berrira egokitzen jakin du eta unerik onenetako bat bizitzen ari da.

Gazte nafarraren proiektuak musika independentearen sari bat jaso du berriki, MIN izenekoa, bere bigarren diskoari eman zaion euskaraz egindako Album onenaren saria hain zuzen ere.

Urriaren 23an, egin tarte bat zure agendan eta prestatu zaitez musikaz gozatzeko Gasteizko plazarik ezagunenetako batean.

Gehiago nahi duzu? Zuzeneko musikarekin duzun hitzordua ez da hemen amaituko…

Lagunduko diguzu jarduera hau jarduera jasangarria izan dadin?

  • Erabil itzazu garraiobide jasangarriak ekitaldira hurbiltzeko. Oinez ere etor zaitezke edo bizikletaz.
  • Saihestu itzazu erabilera bakarreko ontziak.