Urriak23Larunbata

12:30 H

Foru Plaza

De Simba a Kiara (Lehoi Erregearen omenezko kontzertua)

1994an Walt Disneyk inoiz ikusi den animaziozko istoriorik ederrenetako bat erakutsi zigun: Lehoi Erregea. Ia hiru hamarkada geroago, filma fenomeno musikal bihurtu da, eta Vital Egunak Simba eta gainerako animalien erritmoan dardara egingo du.

Horretarako, ‘Simbatik Kiarara’ izango dugu, klasiko zinematografikoaren omenezko kontzertua. Txikienei zuzenduta, etxeko kide guztiek primeran pasako dute Lehoi Erregearen abesti ezagunenen eskutik.

Ikusleekiko elkarreraginak, zuzeneko ahots ikaragarriek, eszenaratze ikusgarriak eta koreografia erakargarriek, gure zeremonia-maisuek egingo duten oso aurkezpen dibertigarriaz gain, familia osoarentzako esperientzia ahaztezina ziurtatuko dute.

Hitzordua urriaren 23an izango da, larunbatean, Foruen plazan. Ezin duzu huts egin!

Gogoratu

  • Ekitaldian zehar nahitaezkoa da musukoa erabiltzea.
  • Debekatuta dago jatea eta edatea, ura izan ezik.

Lagunduko diguzu jarduera hau jarduera jasangarria izan dadin?

  • Erabil itzazu garraiobide jasangarriak ekitaldira hurbiltzeko. Oinez ere etor zaitezke edo bizikletaz.
  • Saihestu itzazu erabilera bakarreko ontziak.
  • Erabili itzazu guk jarritako edukiontziak hondakinak birziklatzeko.