Urriak5Larunbata

21:45 H

Matxete Plaza

Kontzertua: The O’Reillys and the Paddyhats

Kontzertu handi baten eskutik itxiko dugu larunbata. Alemaniatik iritsiko dira The O’Reillys and the Paddyhats, eta % 100 irlandarra den euren folk punk soinua dakarte. Aihotz plazari dardara eragingo dion pub-soinua.

2009an sortu zen talde hau, Sean eta Dwight O’Reilly-ren eskutik, Alemanian jaioak, baina euren sainetan benetako espiritu irlandarra dutenak. 2012an hazi egin zen banda The O’Reillys and the Paddyhats bilakatu arte. Estudioko 4 disko kaleratu dituzte, azkena ‘Green Blood’, 2018an. Munduan zehar eman dituzte kontzertuak, eta jaialdi askotan hartu dute parte, sarri agertzen dira, esaterako, Wacken Open Air jaialdiko kartelean. Are gehiago, euren izena daraman jaialdi bat antolatzen dute haien jaioterrian, Gevelsberg-en.

The O’Reillys and the Paddyhats taldeak dena ematen du agertokian, beraz, kontzertua esperientzia ahaztezina izango da. Aihotz plazan dena emango duela esan du talde alemaniarrak, Vital Egunaren jai amaiera ahaztezina izan dadin.

Sarrera dohainik da.