Urriak24Igandea

11:00 H

Agurain

Kirola Familian

Haurtzarotik ariketa fisikoa egiteak aldartea hobetzen laguntzen du, osasuna mantentzen eta gaixotasunak prebenitzen. Gainera, familian egitea onuragarria izan daiteke familiartea indartzeko.

Horregatik, Vital Egunak kirolaren eta dibertimenduaren inguruko jardunaldi bat prestatu du zuretzat eta senideentzat. Goiza gurekin ematera gonbidatzen zaitugu, txikienek harremanak estutzeko eta, horrela, kirol modalitate desberdinak praktikatzeko.

Kirola familian jarduerak sei kirol-modalitate egiteko aukera emango du: txirrindularitza, futbola, esgrima, errugbia, defentsa pertsonala eta boleibola. Gainera, Aguraingo hainbat kirol-erakunderen laguntza izango dugu.

Igandean, urriak 24, 11:00etan zain izango gaituzu Agurainen!