Urriak22Ostirala

19:30 H

Bastida Plaza

Kantu Kolore Zabalganan

2015ean, 20 urtetik gorako esperientzia zuten musikariak eta irakasleak elkartzearen ondorioz, Kantu Kolore sortu zen, Lehen Hezkuntzako haurrei zuzendutako musika-proiektua.
Txikienek musikaren bidez ikas dezatela dute helburu, eduki didaktiko jakin bat duten abestiak proposatuz. Hartara, haurrek abestuz, dantzatuz eta, batez ere, ondo pasatuz barneratzen dituzte ezagutzak, gozatzen duten bitartean.

Kantu Kolore biran ibiliko da Vital Egunean eta bere lehenengo geldialdia Gasteizko Zabalgana auzoko Bastida Plazan izango da.

19:30etan elkartuko gara bertan eta gogora ezazu: ikuskizuna %100 doan da.

Gogoratu

  • Ekitaldian zehar nahitaezkoa da musukoa erabiltzea.
  • Debekatuta dago jatea eta edatea, ura izan ezik.

Lagunduko diguzu jarduera hau jarduera jasangarria izan dadin?

  • Erabil itzazu garraiobide jasangarriak ekitaldira hurbiltzeko. Oinez ere etor zaitezke edo bizikletaz.
  • Saihestu itzazu erabilera bakarreko ontziak.
  • Erabili itzazu guk jarritako edukiontziak hondakinak birziklatzeko.