Urriak23Larunbata

18:30 H

Frontoi Zaharra

Kantu Kolore Guardian

Guardia da Kantu Kolore haurrentzako proiektuak izango duen hirugarren hitzordua. Herriko haurrek Vital Egunaz gozatzeko aukera izango dute, musikaz eta dibertimenduz beteriko giroan. Etxeko txikienek musikaren bidez ikasiko dute, eduki didaktiko jakin bat duten abestiak proposatuz. Horrela, haurrek abestuz, dantzatuz eta, batez ere, gozatuz barneratuko dituzte ezagutzak.

Kantu Kolore biran ibiliko da Vital Egunean eta bere azkenengo geldialdia Guardiako frontoi zaharrean izango da. 17:30etan elkartuko gara bertan eta gogora ezazu: ikuskizuna %100 doan da.

Gogoratu

  • Ekitaldian zehar nahitaezkoa da musukoa erabiltzea.
  • Debekatuta dago jatea eta edatea, ura izan ezik.

Lagunduko diguzu jarduera hau jarduera jasangarria izan dadin?

  • Erabil itzazu garraiobide jasangarriak ekitaldira hurbiltzeko. Oinez ere etor zaitezke edo bizikletaz.
  • Saihestu itzazu erabilera bakarreko ontziak.
  • Erabili itzazu guk jarritako edukiontziak hondakinak birziklatzeko.