Kantu Koloreren bigarren geldialdia Amurrion izango da. Musika proiektu horren bidez, Arabako txoko hori musikaz eta alaitasunez beteko da. Etxeko txikienei zuzendutako eduki didaktikoari esker, zuen seme-alabek egun ahaztezina igaroko dute musikaren bidez ezagutzak barneratzen dituzten bitartean.
Gozatu familia-giroaz, seme-alaben sormena, trebetasun motorrak, espazioa, pertzepzioa eta gorputz-koordinazioa sustatzen dituzuen bitartean.
Anima zaitez irakaskuntzarako eduki didaktiko berriaren sorrera eta zuzeneko musika uztartzera.
Gogoratu
- Ekitaldian zehar nahitaezkoa da musukoa erabiltzea.
- Debekatuta dago jatea eta edatea, ura izan ezik.
Lagunduko diguzu jarduera hau jarduera jasangarria izan dadin?
- Erabil itzazu garraiobide jasangarriak ekitaldira hurbiltzeko. Oinez ere etor zaitezke edo bizikletaz.
- Saihestu itzazu erabilera bakarreko ontziak.
- Erabili itzazu guk jarritako edukiontziak hondakinak birziklatzeko.