Urriak23Larunbata

17:00 H

Arabako Parke Teknologikoa

Enpresa-lasterketa

Enpresen Lasterketa itzuli da! Gure inguruan arrakasta gehien duen zaleentzako kirol-hitzorduetako bat berreskuratu dugu. Azken hamarkada bietan, lasterketa hori ezinbesteko hitzordu bihurtu da lasterketa herrikoiak gogoko dituztenentzat.

Lasterketa honen helburua parte-hartzaileen artean jarrera osasungarria sustatzea da, kirol-espiritua eta lan-espiritua uztartuz. 6.7 kilometroko luzera du zirkuituak, eta enpresak ordezkatzen dituzten bi, hiru edo lau pertsonako taldeek har dezakete parte.

Aurtengo edizioak dakarren berrikuntza nagusia ibilbide aldaketa da. Enpresen Lasterketa Arabako Parke Teknologikora (Miñaora) joango da, eta bertan maila ertaineko zirkuitua izango dugu zain, parte hartzen duten talde guztiak proban jarriko dituena.

Gogora ezazue, jarduera honen helburu nagusia, batez ere, helmugara elkarrekin sartzea da.

Zorte on!

Dortsalak ematea

Parte hartzen duten taldeek Vital Fundazioa erakusketa-zentroan (Posta kalea 13-15, Vitoria-Gasteiz) jaso ahal izango dituzte dortsalak, urriaren 21ean (ostirala), 17:30etik 20:00etara, eta urriaren 22an (larunbata), 11:00etatik 13:00etara.

Lagunduko diguzu jarduera hau jarduera jasangarria izan dadin?

  • Erabil itzazu garraiobide jasangarriak ekitaldira hurbiltzeko. Oinez ere etor zaitezke edo bizikletaz.
  • Saihestu itzazu erabilera bakarreko ontziak. Plazan hainbat iturri aurkituko dituzu, zure botila berrerabilgarria bete ahal izateko.